2002ko otsailaren 26an Juan Jose IbarretxeJaurlaritzako lehendakaria Espainiako erregearekin bildu zela-eta, "torturatzaileen nagusiarekin" batzartu zela adierazi zuen Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiak. Egun batzuk lehenago 'Egunkaria'-ren aurkako operazioan atxilotutako Martxelo Otamendik egindako salaketan oinarrituta esan zuen hori.
Adierazpena tarteko, irain delitua egotzi diote Batasuneko buruzagiari eta gaur egitekoa zen epaiketa, Bilbon, EAEko Auzitegi Nagusian.
Epaiketa hasi da, baina fiskalak frogetan bideo bat sartzeko eskatu du. Hori ez zegoen aurreikusita, eta kexa agertu du Jone Goirizelaia defentsako abokatuak, defentsa eskubidea urratzen zuela argudiatuta. Izan ere, Goirizelaiak esan du froga gisa hartu aurretik argitu beharrekoa dela bideoa nortzuk egin duten, eta adierazpenak osorik dauden edo mozketarik duten. Abokatuaren eskaera aintzat hartu du tribunalak, eta bertan behera utzi dute epaiketa hori guztia argitu arte. Datarik ez dute jarri.
'Egunkaria'-ren aurkako operazioan torturak salatu zituzten Iñaki Uria kontseilari ordezkariak eta Martxelo Otamendi zuzendariak deklaratu behar zuten lekuko gisa.
Elkarretaratzea atarian
Otegiri babesa adierazteko ehun bat lagunek elkarreteratzea egin duteBilbon, auzitegiare atarian. Otegi irten denean 'Eusko Gudariak' kantatuz hartu dute.
Torturak
Espainiako erregea iraindu zuelakoan Otegiri egiten ari zitzaizkion epaiketa bertan behera
Espainiako erregea "torturatzaileen nagusia" zela esan zuelako Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiaren aurkako epaiketa bertan behera geratu da. Izan ere, bideo bat sartzeko eskatu du fiskalak, baina eskaera aurrez egin gabe zegoenez, defentsa eskubidea urratzen zuela eta ez zela bidezkoa argudiatu du Jone Gorizielaia defentsako abokatuak. Kexa aintzat hartu du tribunalak eta epaiketa bertan behera utzi bideoaren egileak nortzuk diren eta nola egin zuten argitu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu