Gazte Egunera zihoatzen hamabost bat autobus gerarazi dituzte Frantziako eta Espainiako poliziek Irun, Hendaia eta Biriatu artean. Baionan Filipe Bidarten aldeko manifestazioa zegoela eta, muga itxi eta ez zitela igarotzen utziko iragarri diete polizia frantziarrek. Baionara barik Senperera zihoazela agertu arren, jarrerari berari eutsi diete poliziek, eta Irunera itzularazi dituzte.
Errepidez ez zietela igarotzen uzten eta, HondarribiatikHendaiara txalupaz igaro dira hainbat gazte -350 bat Segiren arabera, eta 140 inguru Espainiako Poliziak agertu duenez_. Frantziako Poliziak atzeman, eta Espainiakoaren esku utzi ditu, berriro, ordea. Tentsio une handiak izan dira, eta poliziak gazteetako batzuk jo ditu. Biri eskuburdinak ere jarri dizkiete.
Nolanahi ere, azkenean, beste bide bat erabiliz Senperera iristea lortu dute autobusek.Gazte Egunaren bidez independentzia eta Euskal Herrian aske bizitzeko eskubidea aldarrikatu nahi izan ditu Segik. Horretarako, Aldarrikapena eta jaia nahastu nahi izan dituzte egitarau oparoa prestatuz: bertso bazkaria, gazteen olinpiar jokoak, manifestazioa, ekitaldi poltiikoa, eta gauean kontzertua Etsaiak, Kuraia, Kauta eta Zipotzeroak taldeekin.
Baina Poliziarekin izandako arazoak tarteko,ekitaldi horietako zenbait bertan behera geratu dira. Manifestazioa 19:00etan egingo dutela ziurtatu dute Segiko iturriek, eta gertakari horien guztien ondoren, oraindik eta zentzu handiagoa duela.
Segiren Gazte Eguna Senperen
Espainiako eta Frantziako Poliziek traba handiak jarri dizkiete Senperera zihoazen gazteei
Segik antolatutako Gazte Egunean parte hartzera Senperera (Lapurdi) zihoan jende asko gerarazi dute Espainiako eta Frantziako poliziek Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia eta Biriatu (Lapurdi) artean. Segiko iturriek agertu dutenez, hamabost bat autobusi galarazi egin diete aurrera egitea. Hendaiara txalupaz iristen saiatu dira hainbat gazte, baina haiek ere Frantziako Poliziak atzeman ditu eta Espainiako Poliziaren esku utzi. Azkenean, ordea, Senperera iristea lortu dute, autobusez baina beste bide batetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu