Espainiako gobernu berriak Amaiurrekin ez beste denekin izango ditu harremanak

Besteek Konstituzioaren arauak onartzen dituzte, PPko idazkari nagusiak esan duenez.

2011ko azaroaren 21a
22:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak gaur jakinarazi du Espainiako legealdi berrian PPk bere agintaldian Amaiurrekin ez beste guztiekin izango dituela harremanak. Haren arabera, beste denek Konstituzioaren arauak onartzen dituzte eta Amaiurrek ez. "Konstituzioak bere baitan hartzen dituen helburuak dauzkate denek, Amaiurrek izan ezik".

Gabon gauerako PPk gobernua eratuta izatea espero du, De Cospedalek esan duenez.

Gehiengo osoa izango du PPk, 186 diputaturekin. Abertzaleen artean Amaiurrek 7 lortu ditu, EAJk 5, Geroa Baik 1. Katalunian CiUk 16, ERCk 3. Galizian BNGk 2.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.