Espainiako Gobernua pozik dago Auzitegi Gorenaren epaiarekin, Sortu joko politikotik kanpo geratu delako. Francisco Caamaño Justizia ministroak pozarren jaso du Gorenaren erabakia, eta nabarmendu du «Zuzenbide Estatuak funtzionatu egin duela», eta Gorenaren erabakiak arrazoi ematen diela Estatuko Abokatuari eta Fiskaltzari. «Sortu ez da legezko alderdi bat eta ezin izango da hauteskundeetan egon», esan du. Gainera, ohartarazi du legedian egin beharreko aldaketak egin dituztela ezker abertzaleak beste alderdien hautagaitzetan sartu eta «iruzurrik» egin ez dezan.
Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak ere poza agertu du Gorenak Sorturen erregistroa onartu ez duelako. «Epai hori bete behar da orain», erantsi du. Azaldu duenez, bere garaian Gorenak Batasuna legez kanpo utzi zuen «ETAren zati bat zela frogatutzat eman zuelako», eta erabaki hura, gerora, Auzitegi Konstituzionalak eta Estrasburgok berretsi egin zuten. Hala, Rubalcabak azpimarratu du ezker abertzaleak legezkoa izannahi badu, ETArekiko lotura hori desagertu egin beharko dela. Bi aukera baino ez zaizkio geratzen ezker abertzaleari, bere esanetan: bata, ETAk armak behin betiko uztea, eta bestea, «Batasunaren oinordekoek» ETArekin hautsi dutela «argi» erakustea.
«Urrats sendoagoak»
Eusko Jaurlaritzatik, bestalde, Patxi Lopez lehendakariak adierazi du argi geratu dela Sortuk ez dituela «urrats nahikoak» eman sinesgarri izateko. Hala, Lopezek espero du Gorenaren erabakiak balio izatea ETArekin betirako hausteko: «Egin dituzten urratsak ez dira nahikoak izan, eta espero dudana da erabaki honek ETArekin era argiagoan haustera eramango dituela, eta demokrazian sartzeko bidean urrats sendoagoak eta garbiagoak egingo dituztela». Bide horri jarraituz gero, «desagertuz joango da ezker abertzaleak urteetan erein duen konfiantza falta», lehendakariaren irudiko.
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren ustetan, berriz,Sortuk ez ditu legeak ezarritako baldintza guztiak bete legezko izateko. «Hemendik aurrera ezker abertzaleakaukera dauka Auzitegi Konstituzionalarierabakiekin eta ekintzekin erakusteko bere apustuak ez duela atzera bueltarik». Aresen iritziz,Sortuk egindako apustuari eutsi eta harago jo beharko luke orain, «ETArekin argiago» hautsiz, eta iraganeko indarkeria gaitzetsiz.
Idoia Mendia Jaurlaritzako eleduna pozik agertu da, «auzitegiek erabaki dutelako, eta ez politikariek». Gainera, Gorenak erabakia aho batez hartu ez izanak erakusten du «inguruko kutsadurarik» ez dela egon, Mendiaren ustez.
PPko presidente Mariano Raxoiere «oso pozik» dago Gorenaren ebazpenarekin, «ETAren frankiziarik» ez delako hauteskundeetan egongo. Hala, Espainiako Gobernuari eskatu dio ekidin dezala ezker abertzalearen «B plana» egotea hauteskundeetan.Halaber, Sortuk bozetan egoteko «bestelako bideak» bilatzen baditu, horiek «ixteko» eskatu dio Maria Doloresde CospedalPPko idazkari nagusiak Gobernuari.
Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteakdio Sortu «Batasunaren jarraipena» delaeta EAri ohartarazi dio «kutsatu» egin daitekeela ezker abertzalearekin bat egiten badu.
Espainiako Gobernua, pozik, eta Jaurlaritza, urrats gehiago eskatuz
Patxi Lopez lehendakariak espero du Sortuk pauso «sendoagoak eta garbiagoak» ematea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu