Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) kideak "suntsitu" nahi ditu Espainiako Gobernuak, Askatasunaren irudiko. «Historikoki izan da hori beren helburua». Asier Birunbrales bozeramailearen ustez «euskal presoak espetxean usteltzea» nahi dute, eta horregatik hari dira EPPKren kontra neurriak hartzen.
Neurri horien artean dago atzo prentsaurrekoan bere alboan agertu zen Fernando Etxegarairen kasua. 197/2006 doktrina —Parot doktrina bezala ezaguna— aplikatu diote Etxegarairi, eta ia 21 urtez espetxean egon eta libre utzi ostean, hura atxilotzeko agindua du Poliziak, beste lauurte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra bete dezan.
Hori ez da suntsitze asmo hori betetzeko neurri bakarra, Birunbralesen arabera: preso gaixoak ez askatzea, dispertsioa, ikasteko zailtasunak ezartzea, bisitetarako oztopoak, jipoiak, isolamendua eta asteburuero senidek bisitara bidean egin behar izaten dituzten kilometroak ere hor kokatu ditu. «Erasoen soka oso luzea da. PSOEko gobernuak baldintzak ezin gordinagoak ezarri dizkie euskal preso politikoei».
PSOE egin du Askatasunak egoera horren erantzule. «Demokrata eta demokrazia hitzak» hitzetik hortzera erabili bai, baina juridikoki arautu gabeko neurriak aplikatzea leporatu dio, «inolako lotsarik gabe beren legeen kontra joanaz».
«Erokeria» hori gaindituko bada, herritarren konpromisoa, antolakuntza eta mobilizazioa ezinbestekoa dira Askatasunaren ustez, eta herritarrei dei egin diete mobilizazioetan parte hartzeko. Asteburu honetarako hainbat mobilizazio antolatu dituzte 97/2006 doktrina salatzeko. Bihar manifestazioak egingo dituzte Bizkaiko Leioan, Getxo (Algorta eta Erromo auzoetan, Berango, Erandio, Erromon, Plentzia eta Sopela herrietan, 20:00etan. Igandean, berriz, eskualdeko manifestazioa egingo dute 13:00etan plazatik abiatuta.
Hain justu, Askatasunak herritarrei egin die mobilizatzeko deia alderdiek ezer egingo duten itxaropenik ez duelako. «Zoritxarrez, klase politiko profesional honetatik ez dugu ezer espero. Euren interes miserableengatik saltzen dituztelako herri honen eta hemengo herritarrek dituzten eskubide guztiak; baita preso politikoen eskubideak ere».
EAJ, NaBairi eta EAri zuzendu zaizkio, presoen inguruan ezer egiteko asmorik ez al duten galdetzeko. Alderdi horiengandik aspaldian ez dutela espetxe politikaren inguruko kritikarik eta egoera aldatzeko konpromisorik ez dutela entzun salatu dute. Gogora ekarri dute, «espetxe politika hau diseinatzerakoan» EAJk parte hartu zuela.
Presoak
Espainiako Gobernuaren helburua "euskal preso politikoak suntsitzea" dela salatu du Askatasunak
21 urtez espetxean egon ondoren =iParot doktrina=i dela medio, berriro ere kartzelatzeko agindupean dagoen Fernando Etxegaraik parte hartu du agerraldian. EAJri espetxe politika horren parte izatea egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu