Euskara

Espainiako Senatuan hizkuntza gutxituak erabiltzea bermatzeko eskatu dute

Espainiako Senatuan hizkuntza gutxituetan hitz egin ahal izateko, araudiko dozena bat artikulu aldatu beharko lirateke.

Espainiako Senatuan hizkuntza gutxituetan hitz egitea bermatzeko eskaria egin dute goizean. EH BILDU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2023ko azaroaren 10a
12:03
Entzun

ERCk, EH Bilduk, BNGk, Compromisek, Geroa Baik eta Eivissa i Formenterak egitasmo bateratu bat aurkeztu dute gaur goizean Espainiako Senatuan, hizkuntza gutxituetan hitz egin ahal izateko araudia aldatzea galdetzeko.

«Ordezkari publikoek [Espainiako] estatuko hizkuntza ofizial guztietan lan parlamentarioa egiteko duten eskubidea behin betiko» lortu nahi dute alderdiek, baita herritarrek aukeratzen duten hizkuntzan artatuak izateko eskubidea izan dezaten ere. Zera jaso dute proposamenean: senatariek edozein hizkuntza ofizialetan esku hartu ahal izatea osoko bilkuretan, batzordeetan eta legebiltzarreko jarduera guzian. Bestalde, Espainiako Gobernua edozein hizkuntzatan interpelatzeko eskubidea lortu nahi dute, eta idatzizko galderak eta horien erantzunak ere bai.

Eskatu dutena lortzeko, ezinbestekoa litzateke Espainiako Senatuaren araudia aldatzea, eta, eskariak ikusita, araudiko dozena bat artikulu aldatu beharko lirateke.

Sara Bailac ERCko senatariaren ustez, PPk bi aukera baino ez ditu egin duten proposamenaren harira: «Bere gehiengoarekin Senatuan hizkuntza ofizialak errespetatzea, edo Voxen alde agertzea eta [Espainiako] konstituzioak jasotzen duen aberastasun linguistikoa mespretxatzea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.