«Nola ordainduko ditu erretiro sariak EAJk, Espainiatik banatzen bada?». Horixe galdetu dio Antonio Basagoiti PPren lehendakariak Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiari, ezingo dituela ordaindu uste baitu.
Basagoitiren ustez, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan inork ez du gehiengo osorik lortuko eta EAJk irabaziko ditu bozak. Hala balitz PPk zein jarrera hartuko lukeen ez du argitu Basagoitik, baina bai EH Bildurekin zer jarrera izango duen: «PPk ez du inola ere Bildurekin akordiorik egingo; jende horri urik ere ez, krimenak kondenatzen dituen arte». Bide horretan, Bildu Jaurlaritzara iristea saihesteko akordioak aztertzeko prest azaldu da, «lehengo berak baitira, baina on aurpegiekin».
«Espainiaren proiektu komunean sinesten dutenei» mobilizatu eta bozkatzeko esan die.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea
Espainiatik kanpo EAJk ezingo dituela pentsioak ordaindu dio Basagoitik
Jakinarazi du Bilduk Jaurlaritza lortzeko aukera badu PPk hori saihesteko akordioak aztertuko dituela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu