Espetxe politika «malguagoa» eskatu du EAJk

Ezker Batuak uste du bake prozesua «monopolizatzeko» akordioa lortu dutela EAJk eta PSOEk

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
«ETA gabe bizitzeko» aukera handitzen ari dela uste du Iñigo Urkullu EAJren EBBko buruak, eta egoera indartzeko, «distentsio elementuak» behar direla uste du. Espetxe politika «malgutzea» proposatu du. 100 urte abertzale erakusketaren irekiera ekitaldiaren aurretik egin zituen adierazpenok Lizarran (Nafarroa).

Ezker abertzalearen legeztatzea ere izan zuten hizpide berriz ere alderdi politikoetako ordezkariek. Urkulluk dio «behin eta berriro» esan diela Espainiako Gobernuko kideei ezker abertzaleak legezkoa izan behar duela «legearen baldintza guztiak betetzen baditu».Gainera, ukatu egin du ezker abertzalea legezkoa izateak EAJri mesede egingo liokeela, eta PSEri esan dio Ajuria Enera iritsi bada legez kanporatzeari esker iritsi dela.

Andoni Ortuzar EAJko Bizkaiko Buru Batzarreko presidenteak, berriz, «nork bere ardurak inoren etxean jartzea» leporatu dio, izenik aipatu gabe, Txelui Moreno ezker abertzaleko eledunari. Izan ere, Morenok herenegun adierazi zuen EAJk Espainiako Gobernuari «exijentzia maila» asko igo beharko liokeela. Ortuzarrekerantzun dio EAJk alderdiguztiak legeztatzeko lanean jarraituko duela, «bozeramaile hasiberrien tontakerien gainetik».

Ezker Batua, berriz, kezkatuta dago EAJren eta PSOEren azken mugimenduekin, uste duelako bi alderdiok bake prozesua «monopolizatzeko» akordioa lortu dutela. Serafin Llamas EBko zuzendaritzako eledunarenirudiko, beren «erritmo eta interesen arabera» gidatu nahi dute bake prozesua EAJk eta PSOEk, eta gainerako alderdiak prozesutik kanpo uzten saiatzen ari dira.

PPk, berriz, Ana Mato Antolakuntza idazkariordearen bitartez ohartarazi du ez dutela onartuko ezker abertzalea bozetan egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.