Espetxe politikan egin beharreko urratsak

2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kartzela politika «konponbide klabeetara aldatzeko» hainbat urrats egin behar direla ohartarazi dute sustatzaileek:

Salbuespeneko neurriak indargabetu. Muturreko egoerak ezartzeko salbuespeneko neurri guztiak indargabetu beharko direla diote: sakabanaketa bukatzea; zigorra bete dutenak, gaixo daudenak, zigorraren hiru laurdenak bete dituztenak eta preso behin-behinean dituztenak kalera ateratzea; tratu krudelak bukatzea, hala nola bakartzeak eta jipoiak.

Euskal Herrira. Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Euskal Herrian batzea, eta, dagozkion eskubide indibidual, kolektibo, politiko eta zibilen jabe, Euskal Herriko prozesuan, gainerako eragileek bezala, inolako trabarik gabe parte har dezan bide ematea.

Etxera. Gatazka konpontzeko prozesuan, gatazkaren ondorioak gaindituz joatea beharrezkoa izango da; besteak beste, preso eta iheslari politikoak etxeratzea ahalbidetzea. Gatazka konpontzeko prozesua amnistia prozesua ere bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.