Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Idoia Mendiak bi lankidetza hitzarmen sinatu zituen atzo Mercedes Gallizo Espainiako Espetxe Erakundeetako idazkari nagusiarekin. Ondorio gisa,espetxeetatik kanpo betetzen diren zigor guztiak kudeatzeko ardurahartu du bere gain Eusko Jaurlaritzak. Hitzarmenok, halaber, hainbat jarduera zehatz abiaraztea ere jasotzen dute, espetxeratutako pertsonak gizartean eta lan munduan txertatzeko prozesu integralak lortzeko asmoz.
Hemendik aurrera, justiziarekiko lankidetzarako zerbitzuekjaso eta betearaziko dituzte kartzelatik kanpo konplitzen diren zigorrak, tartean gizartearen aldeko lanak egitera behartzen dutenak.
Espetxeetatik kanpoko zigor guztien kudeaketa, Eusko Jaurlaritzaren esku
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu