HZko kideek eskubide guztiak osorik dituztela argudiatuta Espainiako Gobernuak eta Fiskaltzak jarritako helegiteari alegazioa aurkeztu zioten atzo. Alegazio horren argudio nagusi gisa oinarrizko eskubideen urraketa jarri dute. Defentsa eskubidea urratu dietela esan dute, araututako epearen barruan ezin daitekeelako defentsarik egin;askatasun ideologikoko eskubidea ere urratu egin dietela salatu dute; eta baita hautatzeko eta hautatuak izatekoa ere. Gainera, zerrendako kide batzuei intimitate eskubidea ere urratu egin zaiela adierazi dute, poliziak jarraitu egin baititu epailearen edo jarraituaren beraren baimenik gabe. Espainiako Gobernuko abokatuak eta Fiskaltzak ekarritako txostenak ez direla legezkoak ere esan dute, beraien ustez ez daudelako behar bezala legeztatuta.
HZren kontra egiteko erabili dituzten argudioak oso subjektiboak direla salatu dute, Batasunarekin lotura dutela frogatzeko Bergarako proposameneko bultzatzaile izatea, Lizarra-Garaziko akordioan parte hartzea eta antzekoak erabili baitituzte.
Gainera, HZ baliogabetuz gero Europan egoera ulertezin bat egongo zela adierazi dute, iparraldean zerrenda legezkoa izango zelako eta hegoaldean ez.
Orain beraiei egokitu bazaie ere, hurrena beste edozeini gauza bera gertatu dakiokela esan du Fullaondok, abertzalea eta ezkertiarra izatea ETA izatea dela argudiatzen dutelako.
Europako hauteskundeak
"Estatuak eta komunikabideek" erabakia hartuta dutela uste du HZk
"Estatuak eta komunikabideek" erabakia jada hartu dutela uste badute ere, Espainiako Auzitegi Gorenak "komunikabideen" presioari muzin egin eta erabaki "politikoki ez zuzena" hartuko duen esperantza agertu dute HZko hautagai Marije Fullaondo eta Txema Azkuenaga abokatuak. Zerrenda baliogabetuz gero oinarrizko eskubide asko urratuko direla esan dute, eta hala gertatuz gero Espainiako Auzitegi Konstituzionalean babes helegitea jarriko dutela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu