Estrasburgok 'Parot doktrinari' buruzko ebazpena emango du asteartean
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak datorren astean jakinaraziko du Ines del Rio euskal presoak 197/2006 sententziaren aurka jarritako helegiteari buruzko erabakia. Estrasburgoko Auzitegiak lehen aldiz aztertuko du Parot doktrinaren aurkako errekurtso bat.Del Riok 2008an behar zuen kalean,baina 2017ra arte luzatu zion zigorra Auzitegi Nazionalak, onurak ukatuta. Europako Giza Eskubideen Hitzarmeneko 7. artikuluan oinarrituz, presoaren defentsak argudiatu du ezin dela zigorrik ezarri hori bermatzen ez duen legerik ez bada, eta salatu du Del Rio kartzelan edukitzeak 5. artikulua urratzen duela, askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea jasotzen duena. Defentsaren esanetan, 197/2006 doktrina «helburu politikoetarako» aplikatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu