Atentatuak

ETAk atzo iragarri eta aurkitu ez zuten lehergailua bilatzeko lanak hasi ditu berriro Guardia Zibilak

Ustez ETAk atzo jarritako lehergailu baten bila dabil Guardia Zibila AP-68 autobidean, Gallur (Zaragoza, Espainia) parean. DYAra egindako dei baten bidez, beste hainbat errepidetan lau lehergailu jarri zituela ohartarazi zuen ETAk. Haietako bik eztanda egin zuten _batek Ontonen (Kantabria, Espainia), eta besteak Vianan (Nafarroa). Iragarritako hirugarren lekuan, AP1 errepidean, Cabriana (Burgos, Espainia) parean, ETAren anagrama zuen zaku bat aurkitu zuten, baina barruan ez zegoen lehergailurik. Azken lekuan, aipatutako AP68 autobidean, ordea, ez zuten deus ere aurkitu. Hori dela eta, badaezpada, bilaketa lanetan jarraitzen dute gaur.

2006ko martxoaren 10a
11:03
Entzun
Goizean goizetik Zaragozako Mallen eta Gallur herrien artean dabil Guardia Zibila, ETAk atzo iragarritako lehergailuaren bila, zehazki, AP-68 autopistako 245 eta 245 puntu kilometrikoen eremuen inguruan.

Bonba hori atzo goizeko zazpietatik bederatziak bitartean lehertuko zela iragarri zuen ETAk, baina, agi denez, ez zen halakorik gertatu. Badaezpada hamaikak arte itxita eduki zuten errepidea, eta, ondoren, bilaketa lanetan segitu zuten ilundu arte. Dena den, ez zuten ezer aurkitu. Badaezpada, gaur bilatzen jarraitzea erabaki zuen Guardia Zibilak.

ETAren izenean Gipuzkoako DYAra deitu zuen pertsonak iragarritako lau lehergailuetatik bik egin zuten atzo eztanda: batek Ontonen (Kantabria, Espainia), eta besteak Vianan (Nafarroa). Batak zein besteak kalte material eskasak baino ez zituzten eragin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.