Politika

ETArena izan daitekeen zulo zahar bat aurkitu dute Madrilen

Eraikuntza enpresa bateko langileek kausitu dute, Las Rozasen, horma bat botatzean. Espainiako Barne Ministerioak dio zuloa duela bizpahiru urtekoa dela. Bi pistola, lehergaiak eta erakunde armatuaren anagrama zeuden.

2009ko ekainaren 5a
17:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Eraikuntza enpresa bateko langileek ETArena izan daitekeen zulo bat aurkitu dute gaur goizean Las Rozasen (Madril), Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak esan duenez, eta honek dio duela bizpahiru urtekoa dela.

Barne Ministerioaren arabera, langileek horma bat botatzean kausitu dute zuloa. Bertan bi pistola, lehergaiak eta ETAren anagrama zeuden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.