Telebista

ETB1ek 'DBH' umorezko saioa estreinatuko du bihar

Nagore Aranburuk zuzenduta, zortzi irakasle xelebreren gorabeherak kontatuko ditu ETB1eko saio berriak. Aktoreak Elena Irureta, Ramon Agirre, Sara Cozar, Joseba Apaolaza, Mikel Martinez, Asier Sota, Nagore Urbeltzu eta Xabier San Sebastian dira. Bideoa: Irutxuloko Hitza. [YouTube]http://youtu.be/--4xksYDr74[/YouTube]

urtzi urkizu
2012ko urriaren 31
16:24
Entzun

Bihartik aurrera ostegun gauetan umorezko telesail berri bat izango da ikusgai ETB1en: 'DBH'. Ostegunetako emanaldiaz gain, igandetik asteazkenera gauero hamar minutuko atalak emango dituzte 22:00ak aldera.

Itziar Azpeitia ETBko programa berrien garapenerako arlo buruak azaldu duenez kamera bakarra eta finkoa izango da grabaketetan: "Mono kamara-multi set deitu diogu ekoizpen sistemari. Lau dekoratu daude, baina kamera bakarra eta hori beti finko dago. Beti ikuspuntu berbera erakutsiko digu kamerak".

Mikel Pagadizabal, Egoitz Lasa eta Anjel Aldarondo dira saioko gidoilariak, Anartz Zuazua aktore zuzendaria eta Nagore Aranburu saioko zuzendaria. "Zerbait entretenigarria, arina eta umorez betetakoa egiten saiatzen ari gara", esan du Aranburuk. K2000k, Txintxetak eta ETBk ekoitzi dute fikziozko programa berria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.