Komunikabideak

ETBko zuzendari Miguel Angel Idigoras, taldeko irratietakoa Javier Torrontegi

Bietako inor ez da euskalduna. Joseba Arruti izango da Radio Euskadiko arduraduna. Lehendabizi Eusko Legebiltzarrak EITBko zuzendari nagusiaren izendapena onartu beharko du -Alberto Suriorena-.

2009ko maiatzaren 30a
19:33
Entzun
Miguel Angel Idigoras izango da ETBko zuzendaria, eta EITB taldeko irratietakoa Javier Torrontegi, Efe berri agentziak gaur esan duenez. EITBko zuzendari nagusia, duela egun batzuk Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak iragarri zuenez, Alberto Surio izango da, eta hau ari da taldea osatzen. Dena dela, lehendabizi, EITBko zuzendari nagusiaren izendapena Eusko Legebiltzarrak onartu beharko du. Hogei bat urtean El Diario Vasco egunkarian Politika Saileko kazetari eta analista aritu da Surio; ez da euskalduna.

Idigoras azkenaldian TVEn aritu da, Londresko berriemaile. Aurretik Rabaten egon zen. Herri Irratian eta Efen ere jardundakoa da kazetari. Ez da euskalduna.

Torrontegi ere ez da euskalduna, eta hark zuzenduko ditu Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio

Vitoria eta Gaztea. Cuatro telebista kateko informazio politikoko erredaktorea izan da orain arte. Aurretik, besteak beste, Efen, Diario 16 kazetan eta Ser irrati katean.

Suriok ardura postuetarako hautatutako beste lagun batzuk: taldeko irratietako albistegietako zuzendari Roberto Montalvillo (ez da euskalduna), Radio Euskadiko arduradun Joseba Arruti (euskalduna; besteak beste, Egunkaria eta Deia kazetetan jardundakoa da). Euskadi Irratiko zuzendaria nor izango den egunotan jakingo da. Besterik ez dute zehaztu oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.