Konstituzionalaren ebazpenaren ostean, hauek dira EAEko Etxebizitza Legean izandako aldaketa nagusiak.
Funtzio soziala
Definizioa. Etxebizitzek funtzio sozial bat dute. Hori betetzen ez bada, administrazioak esku hartu ahal izango du.
Noiz ez da betetzen. Etxea hutsik dagoenean; okupatuegia dagoenean; babes ofizialeko etxebizitzen erabiltzaileek baldintzak betetzen ez dituztenean.
Administrazioak har ditzakeen neurriak. Metro koadroko hamar euroko kanona jarri, eta %10 garestitu hutsik jarraitzen duen urte bakoitzeko; nahitaez alokatu; desjabetu; etxe publikoen jabetza berreskuratu; hertsapen isunak jarri.
Hutsik dauden etxebizitzak
Definizioa. Bi urte baino gehiago arrazoirik gabe erabilerarik izan ez duen eraikina.
Onartutako arrazoiak. Bigarren etxebizitza izatea; lanagatik, osasunagatik, mendekotasunagatik edo gizarte larrialdiagatik egoitza aldi batez utzi izana; jabeak «merkatuko prezioan» eskaintzea, alokairuan edota salerosketan.
Nork definitu. Udalek zehaztuko dute zein etxe dagoen hutsik, edo, bestela, Eusko Jaurlaritzan eskumena duen sailak.
Erabilera ezegokia frogatzeko. Biztanleen errolda, edo beste erregistro batzuk; ur, gas eta argindar kontsumoen kontrola; hutsik dagoela ebatzi aurretik, jabeari azaltzeko aukera eman beharko diote.
ETXEBIZITZA LEGEA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu