Etxegabetzeak salatu dituzte Alokabide parean

Atzoko protesta, Bilbon. BERRIA.
2019ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Kaleratzerik Ez plataformak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo goizean Alokabidek Bilboko Uribitarte kalean dituen bulegoen parean. Kanpalekua atondu zuten, kanpadenda eta lotarako zakuekin. Bizkaian azken urteetan izan diren etxegabetzeak salatzea izan zen ekintzaren asmoa. Irungo (Gipuzkoa) udaletxe aurrean kanpatuta dagoen andreari ere babesa agertu diote; 12 urteko alaba du, kimioterapia hartzen ari da, eta etxegabetze agindua jaso du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.