Gizarte desiragarriak irudikatzeko, ideologia guztiek utopiak behar dituzte, hau da, zer-nolako gizartea nahiko luketen irudikatzeko. Utopiaren izaera politikoan ardaztuta ondu du Alba Garmendiak honako liburu hau: Etxeko leihoak unibertsora. Utopiak pentsatzeko marko bat. Txalapartarekin editatu dute, Iratzar fundazioarekin elkarlanean, eta gaur aurkeztu dute, Bilbon.
Lehen atalean, ezker-eskuin utopiaren ingurukoak azaldu ditu, eta gizarte desiragarriak irudikatzeak jarrera politiko bat hartzea nola eskatzen duen.
Bigarren atalean azaldu duenez, desiragarria den guztia ez da utopikoa, ez da eginezina. Eta bizpahiru adibideren bidez, erakusten du zenbait politika eraldatzaile, nahiz eta utopiko diruditen, egingarriak izan litezkeela.
Azken atalean, marko propioak garatzeari buruzko azterketa egiten du.
Alba Garmendia filosofoa da, eta ikertzailea. 2023an, EH Bilduko zerrendaburu aurkeztu zen Ikaztegietan (Gipuzkoa), eta bertako alkate ere bada harrezkeroztik.
Liburu hau Iparrorratza bildumaren 11. liburuxka da. Bildumaren helburua da gogoeta eta pentsamendu kritikoko planteamendu originalei bide ematea.