BIHAR BERRIA-N

Etxenike: «Ezjakintasuna askoz garestiagoa da zientzia eta ezagutza baino»

Zientzialariaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk, COVID-19aren krisiaz eta etorkizuneko balioez. Aurrerapen bat da hau.

Pedro Miguel Etxenike, duela bi urte, Donostian. JON URBE, FOKU
enekoitz esnaola
2020ko maiatzaren 9a
15:07
Entzun

Pedro Miguel Etxenikeren esan batzuk:

- «Gure belaunaldiak ez du horrelakorik [pandemia] ezagutu, eta ez genuen espero, baina hau baino lehen jainkotzat geneukan geure burua. (...) XX. mendearen hasieran gaixotasun batzuen inguruan bezala, orain ere ezjakintasuna dago COVID-19aren inguruan. Zaurgarriak gara oraindik ere».

- «Garbi dago zientzia, ezagutza eta osasuna garestiak direla, baina ezjakintasuna eta gaixotasuna askoz garestiagoak dira».

- «Koronabirusaren txertoa lortzen duenak munduaren eskura jarri beharko du, elkartasunagatik. Guztionak dira zientziaren emaitzak. Izan ere, solidarioa izateak pragmatikoa izatea esan nahi du. (...) Badira izan beharreko beste bi elkartasun mota. Bata, belaunaldien artekoa, eta, batik bat, adinekoenganakoa. Bestea, etorkizunarekikoa».

- «Aurrera egiteko presa dago, baina uste badugu humanitatearen etorkizuna zentzurik gabeko kontsumoan eta naturaren mugarik gabeko esplotazioan egongo dela, porrot egingo dugu».

Etxenike (Izaba, Nafarroa, 1950) fisikaria da, EHUko katedraduna, Jaurlaritzako sailburu izana, Jakiundeko ohorezko presidentea, dinamika sozialetan engaiatua, atzerrian sarri ibilia...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.