kultura

'Etxepare, Aldudeko medikua' liburua aurkeztu du Altonagak

2007ko otsailaren 15a
16:40
Entzun 00:00:0000:00:00
Kepa Altonagak Etxepare, Aldudeko medikua liburua aurkeztu du gaur, Bilbon. Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euskaltzaindiaren hitzarmenari esker argitaratu du.

"Jean Etxepare guztiz intrigagarria da", dio Altonagak. "Nire begietako Jean Etxepare idazle dotorea da, eta zorrotza. Berritzailea da. Eta irekia. Areago: Jean Etxepare idazle ekumenikoa da. Atseginez irakurtzen da". Haren ustez, Etxeparek (1877-1935) eboluzionismoa euskararen mundura sartu nahi izan zuen. "Hori erabakigarria suertatu zitzaidan. Une horretatik aurrera gogo bizia eduki izan dut idazleaz bestalde gizona ulertzeko, eta bai gizon horren ingurua ere". Etxepareren nortasuna eta ibilbidea ezagutu nahi izan ditu.

Kepa Altonaga Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. UEUko kidea ere bada, eta UZEI eta Elhuyarrekin kolaboratu izan du. Euskaltzain urgazlea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.