Etxerat-ek presoen eskubideak bermatzeko eskatu du, bake eta demokrazia egoera baterako
Hileroko azken ostirala izanda, atzo ere euskal presoen eskubideen defentsan mobilizazioak egin zituzten hainbat herritan Etxerat-ek deituta. «Aldaketarako garaia» den honetan euskal presoen eskubideen errespetua bermatu behar dela nabarmendu du, baldin eta «demokrazian eta bakean oinarritutako jokaleku bat» sortuko bada. «Erantzukizunez» jokatzeko garaia dela aldarrikatu dute, herrietan irakurritako oharrean. 114 lagun batu ziren Sondikan, eta Jon Moro preso ohiari ongietorria egin zioten; Zarautzen 152 batu ziren; Aretxabaletan, 50; Zaldibian, 40; Getarian, 35; Usurbilen, 67; Aramaion, 60; Galdakaon, 75; Durangon, 110; eta Arrasaten, 300. Arrasaten, hilero, eragile talde batek deitzen du elkarretaratzera, eta hil honetan ELAk, LABek eta ESK-k deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu