EUSKAL PRESOAK

Etxerat-ek salatu du Unai Bilbao presoak bere sendiari egindako bisita oztopatu duela Ertzaintzak

Elkarteak jakinarazi duenez, presoa eskuburdinak jarrita mantendu zuten jaioterrira egindako bisita osoan zehar, eta "jarrera oldarkorra" erakutsi zuten ertzainek.

Unai Bilbao, eskuburdinak jarrita. ETXERAT ELKARTEA
2016ko uztailaren 27a
13:04
Entzun

Unai Bilbao Granadako espetxean dago, Portugalete (Bizkaia) sorterritik 860 kilometrora. Senideek Etxerat Elkarteari adierazi diotenez, eskuburdinak "estuki" jarrita izan zuten Bilbao bisita osoan zehar, eta hori "neurri umiliagarri eta ankerra" dela salatu dute. Poliziek "jarrera oldarkorra" izan zutela ere adierazi du Etxerat-ek, "hitzez zein fisikoki; etxeko portaleko eskailerak jaisten ari zela bultzatu egin zuten presoa".

Sendiak salatu egingo du gertatutakoa eta Bilbaok gauza bera egingo du kartzela erakundeen aurrean.

Elkarteak gogorarazi duenez, Granadako kartzelak bi hilabetez atzeratu zuen Bilbaok bere adineko ama ikusteko eskatu zuen ez-ohiko baimena: Andreak ezinezkoa zuen semea ikusteko beharrezkoak diren 1.700 kilometro baino gehiagoko distantzia bidaiatzea". Joan den abenduan zendu zen Bilbaoren ama, presoa ikusteko aukerarik gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.