Euskal presoak

Etxerat: "Sortutako itxaropena urduritasun eta frustrazio bilakatu da guretzat"

Euskal preso eta iheslarien senide eta lagunek adierazi dutenez, "ez dago arrazoi bakar bat ere" preso guztiak Zaballara (Araba) ez hurbiltzeko eta gaitz larriak dituztenak eta adin nagusikoak ez askatzeko.

Etxerat elkareko kideek gaur egindako agerraldi, Hernanin (Gipuzkoa). ETXERAT ELKARTEA.
2019ko urtarrilaren 18a
07:53
Entzun

"Ezin dugu normalizazioaz hitz egin. Egindako mugimendu eskas hoiren ondorioz, senideok okerrago gaude, sortutako itxaropena urduritasun eta frustrazio bilakatu baita guretzako. Egunek aurrera egin ahala, gure egoera okerragoa da". Gordin eta garden hitz egin dute Etxerat elkarteko kideek, gaur goizean Hernanin (Gipuzkoa) egindako agerraldian. Bilboko eta Baionako larunbateko manifestazioen ondoren, eskerrak eman nahi izan dizkiete Orain Presoak dinamikaren deiari erantzunez kalera atera zirenei: "Salbuespenezko espetxe politika behingoz alde batera uzteko aldarriarekin bat egiten dugu".

Azken hilabeteetan adierazpen baikorrak iza diren arren, senide eta lagunen iritziz, "euskal gizarteak adierazitakotik urrun" daude oraindik Frantziako eta Espainiako gobernuak. Lekualdatze batzuk izanagatik, Etxerat-ek nabarmendu du ez dutela oraindik Euskal Herrira preso bat ere ekarri. Elkartearen arabera, Espainian PSOEk agintea hartu zuenetik, hamalau preso aldatu dituzte Euskal Herritik hurbilago dauden espetxeetara. "Ezin dugu normalizazioaz hitz egin", adierazi du Urtzi Errazkin bozeramaileak. Euskal presoen egoera orokorra aintzat hartuta, mugimenduak ez dira "esanguratsuak" izan Etxerat-entzat: "Ez da nahikoa".

Aurrerantzean ere "bakearen alde eta persona guztien giza eskubideen alde" lanean jarraituko dutela ziurtatu dute: "Gatazka konpontzera zuzendutako ekitaldietan parte hartu, eta hartuko dugu".

Hiru lekualdatze

Atzo jakinarazi zuenez, beste hiru euskal preso gerturatu dituzte. Iñaki Beaumont iruindarra, Alboloteko (Granada, Espainia) espetxetik Soriakora eraman dute —Altsasutik, 805 kilometrora dago Albolote; Soria, 270 kilometrora—. Josu Ginea larrabetzuarra, berriz, Almeriatik Mansillara (Leon) eraman dute —940 kilometrotik, 360ra—. Jon Lopez basauritarra, azkenik, Darocako kartzelatik Zuerakora mugitu dute —300 kilometrotik, 218ra—.

Espaianiko Gobernuak EAEn duen ordezkariak, bestalde, "bigarren Zutik Euskal Herria" egiteko eskatu dio ezker abertzaleari, euskal presoen "espetxe onurak eta gerturatzeak" errazteko. Radio Euskadin egindako elkarrizketan, ezker abertzaleak "bere mundu osoari esan behar dio iraganari buruzko autokritika egin behar dutela, eta hori laguntza oso garrantzitsua izango dela bere presoen etorkizunarentzat". Lozaren esanetan, "gerturatzeak egon dira, eta jarraituko dute, baina ez modu indiskriminatuan, eta beti biktimei horien berri emanez".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.