Euskara

Euria eginagatik, 70.000 lagun inguratu ziren Lazkaora Kilometroetan parte hartzera

70.000 lagun batu ziren atzo Lazkaon, Kilometroetan, Gipuzkoako ikastolen festan. 100.000 lagun hartzeko itxaropena zuten antolatzaileek, baina euria ez zen atertu ia egun osoan, eta, ondorioz, jende askok etxean geratzea erabaki zuen. Hian justu, horixe nabarmendu zuen Inaxio Usarralde Lazkaoko San Benito ikastolako lehendakariak: hain eguraldi eskasa egin arren, 70.000 lagun inguratu zirela Kilometroetara, eta hori izugarria dela. Bildutako dirua San Benito ikastolaren egoitza handitzeko erabiliko dute.

2003ko urriaren 6a
15:19
Entzun
Herritar soilak ez ezik, agintariak eta alderdi politikoetako ordezkariak izan ziren atzo Lazkaon; besteak beste, Anjeles Iztueta Hezkuntza sailburua, Miren Azkarate Kultura sailburua, Joxe Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako Ahaldun nagusia eta Felix Urkola Lazkaoko alkatea. Halaber, han izan ziren EAJko Joseba Egibar, Batasuneko Joseba Alvarez, EAko Onintza Lasa eta EB-IUko Antton Karrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.