Euroaginduen kontra elkarretaratzera deitu dute astearterako

Euskal Herriko Eskubide Zibilen Aldeko Mugimenduak antolatu du mobilizazioa, Bilbon

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euroaginduak aplikatzea «eskubideen urratze larria» dela uste du Euskal Herriko Eskubide Zibilen Aldeko Mugimenduak. Hori salatzeko, elkarretaratze bat antolatu du datorren astearterako. 19:00etan izango da mobilizazioa, Frantziak Bilbon duen kontsuletxearen aurrean. Harako deia egin die euskal herritar orori, eta, bereziki, gazteriari.

Izan ere, Eskubide Zibilen Aldeko Mugimenduak bereziki gogoan izan ditu Izpuran (Nafarroa Behera) itxialdian egon ostean Frantziak atxilotu eta Espainiaratutako zortzi gazte independentistak. Lan politikoa egiteagatik bakarrik espetxeratu dituztela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.