Europako Konstituzio Ituna

Europako Konstituzio Itunaren aldeko jarrera hartu du EBBk

EAJren EBBk bilera egin zuen atzo, eta Europako Konstituzio Itunaren inguruan hartu beharreko jarreraz aritu ziren. GBBko buru eta EBBko kide Joseba Egibarrek gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, hiru iritzi zeuden bileran: baietz esatean aldekoa, ezetz bozkatzearena eta abstentzioaren aldekoa. Eztabaidaren ondoren, baiezkoaren aldeko jarrerak hartu zuen indarra, eta jarrera horixe hartzea erabaki zuten. Orain, EAJko Aberri Batzarrak berretsi beharko du EBBk hartutako erabakia.

2004ko azaroaren 23a
17:49
Entzun
Atzo, bilera egin zuen EBBk, Europako Konstituzio Itunaren inguruan hartu beharreko iritziaren inguruan. Joseba Egibarrek azaldu duenez, bileran, hiru iritzi desberdin zeunden. Haren hitzetan, Konsituzio itunaren aldeko jarreta zutenak, kontrakoa zutenak, eta abstenitzearen aldekoak zirenak zeuden bileran. Eztabaida egin zuten, eta azkenean, Europako Konstituzio Itunari baiezkoa ematearen aldeko jarrera nagusitu zen.

EBBk erabakia hartuta, orain, AEJko Aberri Batzarrak izango du azken erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.