Plataformak hainbat arrazoi eman ditu Europako Konstituzio Itunari ezezkoa emateko. Alde batetik, Konstituzio ituna "herritarrak baztertuz" adostu dela uste dute. "Kapitalaren Europa" bultzatzen duela eta "multinazionalen eta konstituzioa" dela irizten diote.Itunak "gizon emakumeen parekidetasuna" ez duela baliotzat hartzen diote, eta "garapen eredu jasangaitza" bultzatzen duela.
Horretaz gain, Konstituzio Itunak "gerra prebentiboa" kontzeptua jaso duela azpimarratu dute, "gastu militarrak handitu eta gizarte-gastuak gutxitzen" dituela.
Europako Konstituzio Itunak "etorkinak inolako eskubiderik gabeko eskulan merkea bihurtzeko politikak berresten" ditu plataformaren iritzian, eta beraiek ez daude horren alde; alderantziz, "arrazismoaren eta Europa gotorleku bihurtzearen aurka" daudela azpimarratu dute.
Europako hizkuntza guztiak ez direla maila berean jasotzen dio plataformak, eta "Euskal Herriaren hizkuntz eskubideak" urratu egiten direla.
Gainera, "herriak sujetu gisa hartzeari" uko egiten dio Europako Konstituzio Itunak, plataformaren iritzian.
Horregaitik guztiagatik, Europako Konstituzio Itunaren erreferendumean ezezko botoa emateko deia egin dute.
europako konstituzio ituna