Gizartea

Europako mendebaldeko zaharrena izan daitekeen mapa aurkitu dute Abauntzeko leizezuloan

Grabatu horretan ibaiak eta animaliak daude marraztuta eta baita, Abauntz inguruko paisaia ere.

2009ko abuztuaren 4a
16:20
Entzun
Aragoiko (Espainia) ikerlariek duela 13.660 urteko mapa baten grabatua aurkitu dute Abauntzeko haitzuloko (Nafarroa) harri batean. Europa mendebaldean aurkitu den mapa zaharrena izan daiteke eta Pilar Utrilla Zaragozako Unibertsitateko (Espainia) Historiaurreko katedradunak adierazi duenez, kobazuloaren inguruko paisaiaren marrazkia da.

Utrillaren arabera, mapa horrek inguruko lekuak kokatzeko balioko luke, "altxorraren mapa" gisakoa izango litzateke.

1976an hasi zen Utrilla leizezulo horretan indusketa lanetan, Joxe Migel Barandiaran antropologo euskaldunak animatuta. 1993an eta 1994an aurkitu zituzten grabatuak Abauntzeko kobazuloan eta 15 urte iraun dute horien nondik norakoak ikertzen.

Grabatuaren saihets batean ibaiak eta animaliak daude marraztuta eta bestean, Abauntz inguruko paisaia agertzen da. Harrian, leizezuloaren aurrean dagoen mendia agertzen da, San Gregorio mendia, baita ibaia eta inguru horretan bizi ziren animaliak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.