Hezkuntza

Euskal Eskola Publikoaren jaia egingo dute igandean Lekeition

'Zapran gagoz' lelopean, "euskal eskola publiko laikoa" aldarrikatzera joateko deia egin du EHIGE guraso elkarteak.

jarraia152693.jpg
Ibai Maruri Bilbao.
2018ko maiatzaren 30a
17:49
Entzun

Sei gune eta egun osoko egitaraua izango ditu Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiak. Lekeition egingo dute, igandean. Bilbon aurkeztu dute, goizean. Hondartza inguruko gunean itsasoarekin harremana duten herriko elkarteek euren ekintzak egingo dituzte. Eskolako gunean, Axi Muniain surflariak asfaltoan surfeatzen irakatsiko du. Eta, plazan, bazkariaz, herri kirol parte hartzaileen ikustaldiaz eta Trikizioren erromeriaz gozatzeko aukera egongo da. 

Zapran gagoz esaten zuten garai bateko arrantzaleek arrantzaldi ona izan dutela esateko. Gaur egun herritarren artean zabaldu da esamoldea, "zorteko daudela" esateko. Berba bi horiek aukeratu dituzte leloa sortzeko. Herria eskola publikoaren aldekoak jasotzeko prest dagoela esan du Koldo Goitia alkateak. "Herrian egunik indartsuena Antzara Eguna izaten da, eta guk Antzara Egunetako prestaketak egin ditugu iganderako". 

Bilbotik eta Durangotik joateko, zerbitzua indartuko du Bizkaibusek. Hala iragarri du Ana Puente EHIGEko presidenteak. Eta eskoletako guraso elkarteek ere autobusak antolatu dituzte. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.