Euskal Eskola Publikoaren jaia, ekainaren 3an

2018ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zapran gagoz lelopean, Lekeition (Bizkaia) ospatuko dute ekainaren 3an Euskal Eskola Publikoaren jaia. Azken txanpan sartuta dago antolaketa taldea, eta atzo egin zuten festaren berri emateko agerraldia. Herritar orori festara bertaratzeko deia luzatu zieten: «Euskal Herritar guztiei egiten diegu jaira etortzeko gonbidapena. Eskola publikoaren eta euskararen jai hau guztiona eta guztiontzat delako».

Agerraldia bera baliatu nahi izan zuten orain arte jaiaren bueltan egindako ekintzak gainbegiratu dituztenei eta antolaketa lanean aritu direnei eskerrak emateko. Hala, Lekeitioko zein Euskal Herriko gizarte eragile, erakunde, talde eta babesleei esker ona adierazi zieten «emandako erraztasunengatik». Datozen egunetan jaia iragartzeko hedabideetan emango den iragarkia ere aurkeztu zuten. Egitaraua datorren astean ezagutaraziko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.