Euskal Eskola Publikoaren 26. jaia ospatuko da igande honetan, 11:00etan hasita, Zabalgana auzoan. Ehige Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko, Arabako Denon Eskola federazioko eta Gasteizko ikastetxe publikoetako ordezkariek ospakizunen nondik norakoak aurkeztu dituzte, gaur goizean. Hor aldarrikatuko dute eskola publikoak “hezkuntza sistema egituratzen duen oinarrizko ardatza” izan behar duela.
Aurtengo leloa 'Josi ta josi' izango da. Horren bitartez antolatzaileek islatu nahi dute zer garrantzi duen eskola publikoak "gizarte kohesionatuago bat lortzeko". “Aniztasunak eskaintzen duen aberastasunetik abiatuta, ikasleak errespetuaren eta tolerantziaren balioetan hezten ditu eskola publikoak”, hausnartu dute antolatzaileek.
Jaiak lau gune izango ditu, eta, goizean goizetik iluntzera arte, hamaika ekintza egingo dituzte, Zabalgana auzoko hainbat txokotan: kontzertuak, dantza plaza, sukaldaritza tailerrak, jolasak... Hau da egitaraua.