Aurten Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan bezala, 2008an kantonamenduetako bozetan ere elkarrekin aurkeztuko dira Abertzaleen Batasuna (AB), Batasuna eta Eusko Alkartasuna (EA) Euskal Herria Bai koalizioan, gaur jakinarazi dutenez. "Legebiltzarreko hauteskundeen esperientzia positiboa" izan zen, EH Baik esan duenez, eta berriro probatzea erabaki dute. Hurrengo urteko martxoaren 9an izanen dira boz horiek.
Hain justu, Paueko (Franzia) Kontseilu Orokorrean ordezkariak hautatuko dituzte Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herritarrek. "Ipar Euskal Herriari edozein ezagunen instituzional oraindik ukatua zaio, eta kantonamenduko bozek ukapen egoera hau agerian uzten dute", dio EH Baik. "Horren aitzinean, gure koalizioak Euskal Herriaren ezagupenari buruzko mezu baikor eta indartsua luzatzen die herritarrei. Herri honen nazio izaera eta bide demoratiko eta politikoen bidez euskal herritarrek euren geroaz erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzen dugu".
Horretaz gain, "biztanle ororentzako justizia soziala" aldarrikatuko dute hurrengo urteko hauteskundeetan.
Euskal Herria Bairen hautagaitza "Euskal Herriaren ezagupenean, garapen jasangarrian eta demokrazia parte-hartzailean" oinarrituko da.
EAJk ez du nahi izan koalizioan parte-hartzerik, ETAren indarkeria arrazoitzat hartuta.
Politika
Euskal Herria Bai kantonamenduetako bozetan ere aurkeztuko da
AB, Batasuna eta EA elkarrekin izango dira 2008ko martxoko hauteskundeetan, aurten Frantziako Legebiltzarrerako bozak "esperientzia positibotzat" jo ondotik. "Euskal Herriaren ezagupenean, garapen jasangarrian eta demokrazia parte-hartzailean" oinarrituko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu