Euskal Herria Bai koalizioan EA eta Batasunarekin segitzea erabaki dute ABko kideek

EAJri atea ez diote itxi, eta nahi duenean koaliziora itzultzeko aukera utzi diote

2007ko martxoaren 24a
17:27
Entzun 00:00:0000:00:00
Eneko Bidegain

Ipar Euskal Herriko alderdi abertzaleak ez dira bakoitza bere aldetik joanen ekaineko Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeetara. AB, EA eta Batasuna batera aurkezteko bidea ireki du AB Abertzaleen Batasunak goizean Uztaritzen (Lapurdi) ukan duen biltzar nagusiak, Euskal Herria Bai koalizioari eustea erabaki baitute. Koallizio horri jarraipena emanen diote horretan segitzeko prest diren bi alderdiekin, hala nola, EArekin eta Batasunarekin.

Haatik, ez diote atea itxi EAJri. «Haien ikustera joanen gara, gure erabakiaren berri emateko eta ea etorkizun laburrean koaliziora itzuli nahi duten galdetzeko», jakinarazi digu Peio Etxeberri-Aintxart ABko bozeramaileak. «Hautagaitza abertzale ireki» baten ideia da ABkhobetsi duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.