Aberri eguna

Euskal Herria Batera-k nabarmendu du Aberri Egun bateratua antolatzeko deialdiak «atxikimendu zabala» jaso duela

Ziurtatu dute «pozarren» daudela deialdiari eman dioten erantzunarekin. Uste dute «indarra eta muskulua» badagoela 2024rako erronkari heltzeko.

Euskal Herria Batera-ren gerraldia, Miramar jauregian, larunbatean. JON URBE / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2023ko apirilaren 12a
10:41
Entzun

Euskal Herria Batera-k Aberri Egun bateratua ospatzera deitu zuen duela ia hilabete, eta, orain, Aberri Eguna pasatuta, aurtengo jardunaren balantzea egin dute. Ziurtatu dute «pozarren» daudela deialdiak jaso duen erantzunarekin: «Eremu guztietako eragileek erakutsi duten atxikimendua zabala bezain plurala izan da, eta horra hor Miramar jauregian egindako argazkia». Gainera, haien hitzetan, Aberri Egunaren bilakaerak dagoeneko jakinekoa zena baieztatu du: «Egon badaude leku eta era desberdinak eguna ospatzeko eta Euskal Herria sentitzeko».

Horiek horrela, pauso bat eman beharra ikusten dute. «Batasuna dute «ortzi mugan»: «Aberri Egunak hori izan behar du: desberdintasunetik batasunerako deiadarra». Eta, Euskal Herria Batera-ren irudiko, hori berretsi zuten «eragile askok» ekitaldian eta amaitu osteko adierazpenetan.

Beraz, ikusten dute aukera 2024ko erronkari heltzeko: «Herri bat bagara, indarra eta muskulua badugu, 2024rako erronka eta aukera. Ekin diezaiogun».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.