Euskal Herriarekiko jarrera aldatzeko eskatu dio EAJk PPri

Andoni Ortuzarrek adierazi du «ETArik gabe jada benetako trantsizioari» ekin behar zaiola

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
PPk «bira» eman behar du «Euskadirekin eta Euskadirekiko politika egiteko moduan», EAJren arabera, arrazoi birengatik nagusiki: «Erkidego honetan autogobernu gehiago edukitzeko dagoen eskaera errealarengatik, eta behingoz, jada ETArik gabe eta indarkeria desagertuta, benetako trantsizioari heldu ahal izateko».

Horrela adierazi zuen atzo EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakari Andoni Ortuzarrek, Efe berri agentziari eskainitako elkarrizketan.

PPk oraindik «denbora» beharko duela onartu arren, Ortuzarrek dio alderdi horrek, «bai Espainiako zuzendaritzak baita Euskadikoak ere», Euskal Herriarekiko duen jarrera iraultzen hasi beharra daukala. «Ulertu beharra daukate Euskadin benetako eskakizuna dagoela askatasun gehiagorako, autogobernu gehiagorako. Benetako trantsizioari ekiteko unea da, jada ETArik gabe, jada indarkeriaren lastarik gabe. Une egokia da 1977 eta 1979 bitartean konpondu gabe geratu zenari heltzeko», adierazi zuen Ortuzarrek.

EAJren asteburuko batzarra

Asteburuan EAJk egingo duen VI. Batzar Orokorraren inguruan, Ortuzarrek esan zuen duela lau urte egindako diagnostikoan «asmatu» izanaren «lasaitasunarekin» aurkeztuko dela bere alderdia: «Indarkeriaren faseaamaitu zela esan genuen orduan, ETA gogor egiten ari zen arren. Lau urteren ondoren, herri honek ez du berunik hegaletan, eta hegan hasteko baldintzak badira», BBBko lehendakariaren arabera.

Euskadi Nazioa Europan agiria da batzarreko gai nagusia, eta 2015erako data ezarria du Espainiako Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko harremanetarako estatus politiko eta juridiko berri bat adosteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.