Euskal Herriari babesa agertu diote 1.500 lagunek Milanen

Eskubide zibil eta politikoak eta autodeterminazioa eskatu dituzte Euskal Herriarentzat

Euskal presoen eskubideen aldeko deia egin zuten manifestazioan. BERRIA.
edurne begiristain
2011ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Euskal Herriarekiko V. nazioarteko elkartasun astea amaitzeko, Hamaika herri, borroka bakarra lelopean, manifestazioa egin zuten atzo ehunka lagunek Milanen (Italia). Cordusio plazatik abiatu zen martxan, 17:00etan. Askapenak jakinarazi zuenez, 1.500 pertsona elkartu ziren Euskal Herriari elkartasuna adierazteko. Italiako Euskal Herriaren Lagunak taldeko kideek hartu zuten parte ekimenean, beste herri batzuetako ordezkariekin batera. Besteak beste, Kurdistango, Bretainiako, Korsikako eta Irlandako ordezkariak izan ziren han.Euskal Herritikjoandako ordezkaritza zabal bat izan zenmanifestazioan: joaldunak, txalapartariak eta ehunka euskal herritarjoan ziren Milanera, Askapenako hainbat kiderekin batera.

Giro alaitsuan egin zuten manifestazioa, trikitilarien erritmoaren laguntzarekin. Diritti civi e politici per il popolo basco. Autodeterminazione ora! zioen pankarta erraldoi batek zabaldu zuenbidea, Euskal Herriarentzat eskubide zibil eta politikoak eta autodeterminazioa eskatuz.

«Euskal Herria askatu» oihua nagusi izan zen Milango kaleetan, eta euskal presoen eskubideen aldarrikapenak ere presentzia handia izan zuen, preso eta iheslarien argazkiak erakutsi baitzituzten ibilbide guztian. Espainiako turismo bulegoaren aurretik pasatzean, torturaren kontrako kartelak itsatsi zituzten manifestariek, eta Kolonbiako gobernuaren kontrako oihuak entzun ziren herrialde horretako enbaxadaren ondotik igarotzean.

Hasi bezala bukatu zen atzoko manifestazioa: festa giroan. Gau partean ere aldarrikapenak segida izan zuen, Hesian eta Banda Bassotti taldeen kontzertuekin.

Buenos Airesen ere bai

Buenos Airesko kaleetara ere iritsi zen Euskal Herriarekiko elkartasuna, ostiralean, Euskal Herriaren Lagunak taldeak deitutako manifestazio batekin. Ehunka lagunek protesta zaratatsua egin zuten Espainiako kontsulatuaren atariraino, euskal presoen eskubideen aldeko pankarta baten atzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.