Euskal Herriko aro politiko berria azalduko dute EAk eta ezker abertzaleak Argentinan

Erredakzioa
2010eko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Euskal Herrian zabaldu den aro politikoaren berri emango dute EAk eta ezker abertzaleak aste honetan, Argentinako Euskal Astean. EAtik Pello Urizar idazkari nagusia, Mariano Alaba Antolaketa idazkaria eta Lauren Uria Arabako koordinatzailea joan dira Argentinara, eta ezker abertzaletik, berriz, Kattalin Madariaga. EAko eta ezker abertzaleko ordezkariak,Euskal Astearen barruan antolatutako hitzaldi eta bilkuretan parte hartzeaz gain,euskal diasporarekin eta Argentinako eragile politikoekin bilduko dira.Atzo bertan, Urizarrek eta Madariagak hitzaldia egin zuten Buenos Airesko Eusko Kultura Etxean: euskal politikagintzak azken urteotan izan duen bilakaeraren berri eta Bake bidean. Aterabide demokratikoen akordioa-ren berri eman zieten bildutakoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.