Otegik Euskadi Irratian eginn dioten elkarrizketan adierazi duenez, Ibarretxeren Plana mahai gainean jartzeak eta haren haritik etorri diren EBren proposamen federalistak zein PSE-EEren Estatutua erreformatzeko ekimenak "proposamenen enkante" bihurtu dute politikagintza.
"Bakoitzak proposamen itxi eta biribilak jarri nahi ditu mahai gainean", nabarmendu du Batasuneko buruzagiak, eta jarrrera hori kritikatu du. Hain zuzen ere, konponbideak bilatzeko modua elkarrizketaren bidez adostasunak lortzea dela azpimarratu du. Zehazki, "euskal herritar guztien eskubideak" errespetatuko dituen proiektu komun baten nondik norakoak kontsentsuatzea dela lehentasuna esan du.
Ildo horretatik, alderdi horiek egungo markoa gainditzeko edo aldatzeko egin dituzten proposamenak albora utzi beharko lituzketela iritzi dio, eta ordezkari politikoen artean "metodo" bat adostu beharko litzatekeela marko aldaketa hori gauzatzeko.
Akordioak lortzekotan Batasuna hainbat gauzetan amore emateko prest dagoela adierazi du, eta euskal herritarren erabakia errespetatuko dela bermatuz gero "oso malguak" izango direla.
Ibarretxeren Planaren bozketan ez dela "ezustekorik" izango adierazi du Otegik. Dena den, Jaurlaritzari proposamena zatikatzeko eskatu dio, hartara hitzaurreari buruz eztabaidatu ahal izateko, eta han jasotzen denarekin ados daudela adierazi ahal izateko. Izan ere, Planaren hitzaurrean Euskal Herriaren autodeterminazioa eskubidea aintzatesten dela uste du Batasuneko buruzagiak.
Politika
"Euskal herritar guztien eskubideak" errespetatuko dituen proiektu bat adostu behar dela dio Otegik
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile eta SA Sozialista Abertzaleak taldeko legebiltzarkidearen iduriko, Jaurlaritzaren Estatutu proposamenaren inguruan sortu den eztabaida "ekimen enkante" bat bihurtu da, proposamen "itxi eta biribilak" aurkezten ari baitira alderdi guztiak. Otegiren ustez, ordea, ez da hori gatazkaren konponbidean aurrera egiteko bidea. Aitzitik, guztien artean euskal herritar ororen eskubideak errespetatuko dituen proiektu baten zertzeladak adostu behar direla iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu