Espainiako Estatuko kartzeletan diren euskal presoak EHUn matrikulatu ahal izateko Espainiako Espetxe Erakundeen Zuzendaritzak unibertsitatearekin hitzarmena egin dezala eskatzen duen ekimena onartu zuen atzo Eusko Legebiltzarrak. Eusko Alkartasunak aurkeztutako ekimena izan zen atzo onartutakoa, eta, EAz gain, aldeko botoa eman zuten EAJk, PSE-EEk, Aralarrek eta Ezker Anitzak. Onartutako testuaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari ere eskatu diote ahal duena egin dezala hitzarmen hori sinatu ahal izateko.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak onartua du euskal presoek EHUn ikasteko eskubidea, baina Espetxe Zuzendaritza kontra azaldu izan da.
Euskal presoek EHUn ikasteko eskubidea berretsi du Eusko Legebiltzarrak
EHUrekin hitzarmena egin dezala eskatu diote Espainiako Espetxe Erakundeen Zuzendaritzari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu