Presoak

Euskal presoen senide eta lagunek bost istripu izan zituzten joan den asteburuan

Orain arte lau izan zirela uste bazen ere, iragan asteburuan bost istripu izan zituzten euskal presoen senide eta lagunek. Hain zuzen ere, Etxerat-ek gaur jakinarazi du Mikel Arretxe donostiarraren senideek errepide ezbeharra izan zutela hura Los Rosaleseko espetxean bisitatu eta etxera bueltan zirela. Istripuaren ondorioz, Mikel Arretxeren arrebak lepokoa eraman behar du.

2004ko abenduaren 31
12:35
Entzun
Arretxeren gurasoak, izeba eta arreba zihoazen autoan, eta Donostiara itzultzen ari zirela, Burgosen, Villanueva de Gumiel herrian, izan zuten ezbeharra. Arreba zauritu zen larrien: kolpeen ondorioz, lepokoa eraman behar du. Halaber, autoa asko hondatu zen.

Mikel Arretxeren familiakoek ez ezik, Andoni Beroizen gurasoek, Unai Dañobeitiaren eta Fernando Elejalderen neska-lagunek, Peru Aranburu eta Xabier Gojenolaren lagunek, eta Mario Roncoren zein Urko Labeagaren gurasoek kalteak jasan zituzten joan den asteburuan, beste lau istriputan.

Ezbehar horiek guztiak euskal presoen aurka "Madriil eta Parisko gobernuek indarrean duten sakabanaketa politika hiltzailearen" ondorio direla nabarmendu du Etxerat-ek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.