Esaiteko arduradunek gaur goizean eman dute Bilbon ekitaldien berri. Joseba Beloki Once-Eroskiko taldeko txirrindularia gogora ekarri dute Esaiteko kideek, eta laster txirrinduaren gainean ikustea espero dutela adierazi dute.
Aipatu ekitaldiez gain, uztailaren 23an Baionan amaituko den etaparako ere euskal selekzioaren aldeko aldarria eramango dute Frantziako Tourrera.
Frantziako Tourra
Euskal selekzioa aldarrikatuko du Esaitek Pirinioetan
Euskal selekzioaren aldeko iritzi taldeak Esaitek zenbait kirol ekitaldi antolatu ditu Frantziako Tourreko Pirinioetako etapetarako, azken urteetan egin bezalaxe. Ekitaldiak hilaren 20an eta 21ean egingo dira Tourmalet mendiaren magalean. Lehenengorako festa txiki bat prestatu dute eta bigarrenerako bizikleta martxa bat Tourmaleteko mendian gora. Ekimen honen bitartez, euskal txirrindulariei babesa emateaz gain, euskal selekzioa aldarrikatuko dute Pirinioetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu