'Euskaldun zahar', 'euskaldun berri', edo 'euskaldun'?

2017ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskara etxetik at ikasi dutenei buruz egin dute ikerketa, eta hiztun berri kontzeptua erabili dute haiek izendatzeko. Ikerketan bertan aztergai izan dute hizkuntza identitatearen gaia, hiztunek eurek nola ikusten ote duten beren burua: euskaldun berri, euskaldun zahar edo euskaldun. Inkestaren arabera, hiztun berrien %47k euskaldun gisara jo dute beren burua; %43k euskaldun berri aukeratu dute; eta %7k, euskaldun zahar. 2-3 urtetik euskaraz ikasi duten hiztunen artean ere ia salbuespena dira euskaldun zahar adiera aukeratu dutenak.

Euskaldun berri hautatu dutenek hutsuneren bat dutela diote, oro har: gaitasun mugatua dutela, ez dutela erabiltzen... Adiera hori «deslegitimatzailea» da, ikertzaileen arabera, eta gero eta aurkako gehiago ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.