Euskalerria irratia. Lizentzia jaso du 30 urteko ukazioaren ondotik
Gobernu berriaren lehen erabakietako bat izan zen: lizentzia eman zion Euskalerria irratiari. 1997ko lehiaketari dagokio auzia: ez zuten Euskalerria irratiaren eskaria onartu. Auzitegira jo zuen hark, eta irabazi. Azkenean, Espainiako Auzitegi Gorenak agindu zion gobernuari lehiaketa berriz egiteko. UPNren gobernuak osatutako mahaiak onartu zuen irratiaren eskaria, eta gobernu berriak berretsi zuen. 1987an hasi zen emititzen Euskalerria irratia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu