Komunikabideak

Euskalerria Irratiaren aldeko manifestazioa deitu dute hamaika herritarrek larunbaterako, 18:00etan Iruñean

=iMintza: Euskalerria Irratia, eskubide osoz=i lelopean arratsaldeko 18:00etan abiatuko da manifestazioa, Iruñeko autobus geltokitik. Euskalerria Irratiaren inguruko hamaika herritarrek deitu dute manifestaziora, Nafarroako Gobernuaren jarrera salatzeko, eta irratiari sustengua agertzeko. Baita gizarteak bere iritzia agertzeko eta hedabide horrentzat lizentzia eskatzeko ere.

2006ko maiatzaren 25a
19:26
Entzun
Irratitik gizartearen babesa eta laguntza eskatu dute eta manifestazioaren aurretik babes ugari jaso dute. Hamaika alderdik, sindikatuk eta elkartek bat egin dute Euskalerria Irratiarekin: EAko Mikel Irujok, Batzarreko Koldo Plak, PSNko Ainhoa Aznarezek, Nafarroa Baiko Paula Casaresek, Aralarreko Xanti Begiristainek, IUN-NEBko Laura Jimenezek, EAJko Laura Iantzik, EKAko Jesus Mari Aragonek, Batasunako Marine Pueyok; CCOO, CGT, LAB, ELA, EHNE, ESK eta EILAS sindikatuek, euskalgintzaren arloko hamarnaka taldek, Nafarroako Ekologistak Martxan taldeak eta abar luze batek.

"Nafarroako Gobernua bakarrik gelditzen ari da", azpimarratu du irratiko esatari Juan Kruz Lakastak. Hori dela eta, aldarria eta festa uztartuko ditu larunbateko ekimenak. Oraindik baimenik ez dutela ozen salatuko duten arren, Nafarroako herritarrek sustengu zabala eskaini dietela ospatuko dute.

Hemezortzi urteko ibilbidea du atzean Euskalerria Irratiak. Berriki, baimenik gabe utzi du berriz Nafarroako Gobernuak, 1998. urtean egin zuten lizentzien banaketa epaileen aginduz errepikatu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.