Euskalkien alorrean ari diren eragileak omenduko ditu Ibilaldiak, Gernika-Lumon

Ibilaldiaren antolatzaileek agerraldia egin zuten atzo Bilbon. M. RAMIREZ / ARP.
urtzi urkizu
2014ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Lau gune eta 6,5 kilometroko ibilbidea izango du aurtengo Ibilaldiak. Ekainaren 1ean egingo dute Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, Gernika-Lumon. Baina gune batek, Urdabai izenekoak, herriko mugak gaindituko ditu, Foruan egongo baita. Bestalde, omenaldi berezi bat egingo dute Zimela jatetxean: euskalkien alorrean lan egiten duten elkarteak eta erakundeak omenduko dituzte. Berrikuntzak ere izango dira aurtengo Ibilaldian. Aurreneko aldiz, ikastolen arteko Erronka antolatu dute. Bizkaiko ikastoletako ikasleak lehian izango dira hainbat probatan. Antolatzaileen helburua da jaiaren hasierako sustraiak berreskuratzea, «ikastolen presentzia indartuz eta gazteen parte hartzeari garrantzia emanez». Hori dela eta, Gernika-Lumoko Seber Altube ikastolak herrialdeko ikastola guztiei gonbita egin die jaia parte hartzaile bihur dezaten.

Ibilaldia elkarteak, bestalde, herritarrei gomendatu die ekainaren 1ean garraio publikoa erabiltzeko. Gogorarazi du Bizkaibusek eta Euskotrenek zerbitzu bereziak jarriko dituztela egun horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.