EUSKARA

Euskaltegira hurbiltzeko deia egin diete ikasleen gurasoei

Hezkuntzako eragileek babestu egin dute euskaltegietako matrikulazio kanpaina. Umeak euskaraz hezteko, ezinbesteko jo dute gurasoen parte hartzea.

Euskaltegira hurbiltzeko deia egin diete ikasleen gurasoei. ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 16a
13:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Matrikulazio kanpaina bete-betean dira euskaltegiak irailean, eta hezkuntzako eragileen babesean agertu dira Bilbon, ikasleen gurasoei dei egitera. Arrazoi askok bultzatuta joaten dira ikasleak euskaltegira, baina horietako bat maiz izaten da seme-alabekin euskaraz komunikatzeko gogoa.

Euskara zabaltzeko bidean gurasoek zeregin handia dutela ohartarazi dute: "Euskaraz hezteko ereduak badaude, baina euskaraz badakiten gurasoek seme-alabei euskaraz hitz egin behar diete, eta ez dakitenek prestakuntza jaso beharko lukete".

Gurasoentzat propio prestatutako ikastaroak ematen dituzte euskaltegietan, eta hazkunde handia izan dutela nabarmendu du HABEko zuzendari Joseba Erkiziak.

Euskaltegien sare zabala bildu da agerraldian: AEK, IKA, Batuz, Bai&By, Elkarlan, Deustuko euskal irakaslegoa, Aurten bai, Maizpide eta udal euskaltegiak. Hezkuntzaren esparrutik, han izan dira Ikastolen Elkartea, Kristau Eskola eta EHIGE, Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.