Euskal Bizikleta

Euskalteleko David Herrero nagusi erlojupekoan

David Herrero Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak erlojupeko bikaina egin du: 16 minutu eta 36 segundotan egin ditu Elorrio eta Abadiño arteko 13, 7 kilometroak, eta erraz nagusitu da proba horretan. Goizeko saioko irabazlea, Angel Vicioso (Liberty Seguros), izan da bigarren erlojupekoan, 11 segundora, eta Sanchez hirugarre 15era. Esan bezala, laugarren etapa honetako goizeko saioa (Murgia-Abadiño / 89 kilometro) Viciosok irabazi du. Eladio Jimenez liderrak erorikoa izan du goizean, eta minutu eta 19 segundo galdu ditu; arratsaldeko erlojupekoan, berriz, minutu eta 12 segundo. Dena den, sailkapen nagusiko buru jarraitzen du herenegun lortutako abantailari esker.

2005eko ekainaren 4a
18:21
Entzun
Goizean, Viciosok bi ordu 2 minutu eta 9 segundo behar izan ditu Murgiatik Abadiñora bitarteko 89 kilometroko ibilbidea osatzeko. Esprin gogorrean, Hernandez eta Gentill sailkatu dira bigarren eta hirugarren.

Eladio Jimenez (Comunitat Valenciana) liderra erori egin da, eta, ondorioz, minutu bat eta 19 segundo galdu ditu. Arratsaldean beste minutu bat eta 12 segundo galdu ditu (30. izan da). Hala ere, herenegungo etapan lortu zuen abantailarekin zail izango da Jimenezi inork Euskal Bizikletaren garaipena ebastea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.