Euskaltzaindiarekin duen ituna luzatu du Nafarroako Gobernuak

Euskaltzaindiak Nafarroan proiektuak egiteko 149.000 euroko aurrekontua jasoko du gobernuaren partetik

Erredakzioa
Iruñea
2011ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren harremana 1919an hasi zen; gobernua, hain justu, Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen. Eta erlazioari eusteko asmoa duela argi utzi du berriki euskararen akademiarekin duen hitzarmena berrituta. Xabier Azanza Euskarabideko zuzendariak eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidenteak martxoaren 14an izenpetu zuten ituna, eta horren berri atzo eman zuen Nafarroako Gobernuak. 2011. urtean Euskaltzaindiak 149.00 euro jasoko ditu Nafarroan egiten dituen jarduerekin jarraitzeko.

Gobernutik jasoko duen diruari esker, Euskaltzaindiak Nafarkaria argitalpena —Euskaldunon Egunkaria egunerokoarekin ateratzen zen astekaria— digitalizatuko du, eta Joakin Lizarraga de Elkanoren lexikoa ezagutarazteko ikerketa ere bai. Horiexek izango dira laguntzaren bi ardatz nagusiak.

2010eko itunean zehaztu zituzten jarduerak ugariak izan ziren: Sakanako Euskara. Burundako hizkera Koldo Zuazoren liburuaren argitaratzea, Perpetua Saragetari buruzko argitalpena, hiztegi judiziala osatzeko jardunaldiak, euskararen onomastika ikertzeko lanak eta Elkartasuna aldizkariaren digitalizazioa.

Nafarroako Gobernuak etaEuskaltzaindiak 2002. urtetik izenpetzen dituzte finantzabidea ituntzeko hitzarmenak. Aurten ere konpromiso horri eutsi diote bi aldeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.