Hezkuntza

Euskara eta gaztelania aukeratzeko "benetako askatasuna" defendatu du Eusko Legebiltzarrak

EAJk, PSEk, PPk eta UPDk aldeko botoa eman dute, eta EH Bilduk, kontrakoa.

urtzi urkizu
2013ko ekainaren 20a
19:03
Entzun

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio hezkuntza sisteman hizkuntza aukeratzeko "benetako askatasuna" berma dezala, eta horrek ez dezala galarazi ikasleak euskara eta gaztelaniaren ezagutza "nahikoa" izatea derrigorrezko hezkuntza amaitzen duenean.

Hasierako proposamena UPD alderdiak egin zuen, eta behin betiko testua PSE, PP eta EAJ alderdiekin batera adostu dute. Lau alderdi horien aldeko botoekin onartu dute proposamena; EH Bilduk kontra bozkatu du. Bigarren puntuan, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzar eskatzen dio berma dezala euskarak eta gaztelaniak irakats-hizkuntzak izaten jarraitu ahal izatea, eta ahalbidetu dezala ingelesa hezkuntza sisteman era progresiboan sartzen joatea

UPDko legebiltzarkide Gorka Maneirok defendatu du posible egitea hizkuntza aukeratzeko askatasuna. "Helburua oinarrizkoa da", gaineratu du. EAJko Jone Berriozabalen arabera, egungo sistemak emaitza positiboak eman ditu: "Gurasoek askatasunez aukeratu ahal izan dute modelo batzuen eta besteen artean". PSE-EEko Isabel Zelaak "inposaketak" baztertu ditu, eta hizkuntza pluraltasuna "aberastasuna" dela gaineratu du. PPko Iñaki Oiarzabalek nabarmendu du aukera ezberdinak errespetatu behar direla.

EH Bilduko legebiltzarkide Belen Arrondok ekimenaren aurka egin du, baita A ereduaren aurka ere. "Aukera horrek ikasleak diskriminatzen ditu, ez dutelako euskara menperatzea lortzen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.